Sindikatuen deialdiarekin bat eginez, 12:00etatik 12:30era lan etenaldia egin dute BERRIAko eta Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek, Herrira mugimenduaren aurkako sarekada salatzeko. Dozenaka behargin elkartu dira parkeko sarreran, Denok gara Herrira, bake bidean aurrera lelopean.
Hain justu, parkeko langilea da Ekain Zubizarreta, Herrira-ren aurkako operazioan atxilotuetako bat. Emun kooperatibako behargina da Zubizarreta, eta Martin Ugalde Kultur Parkean du egoitzetako bat Emunek.