gizartea

Droga trafikoa egotzita, hiru lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan

Espainiako Poliziaren arabera, Irunen eta Donostian aritzen ziren.

2012ko otsailaren 7a
12:52
Entzun

Espainiako Poliziak hiru lagun atxilotu ditu Gipuzkoan, droga trafikoa leporatuta, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak gaur jakinarazi duenez. 6.500 gramo haxix eta 1.200 euro atzeman dizkiete.

Poliziaren arabera, Irunen eta Donostian aritzen ziren, droga kopuru handia lortu eta azkar banatuta. Izen faltsuak erabiltzen zituzten garajeak alokatzeko, eta han gordetzen zuten droga. Polizia udatik ari zen zaintzen hirukotea. Irungo Auzitegiaren esku laga ditu.

Haiekin lotuta, udan beste zazpi pertsona atxilotu zituen. Operazioan denera 900 gramo kokaina, 30 kilo haxix, 40 gramo heroina, hamahiru gramo speed eta 3.400 euro aurkitu dituzte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.