Droga trafikoagatik atxilotu dute pertsona bat
IRUÑEA. Espainiako Poliziak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, Tuteran (Nafarroa), droga trafikoan aritzea egotzita. Poliziak berak azaldu duenez, azken hilabeteotan gizona ikertzen aritu dira, osasun publikoaren aurkako ekintzetan parte hartzailetzat baitzuten. Ketamina, kokaina, marihuana eta haxixa aurkitu zituzten gizonaren etxea arakatzean, beti ere Poliziaren arabera. Epailearen esku utzi dute atxilotua, osasun publikoaren aurka egin eta atxiloketan polizia bati eraso egin izana egotzita. Aurretik ere atxilotua egona zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu