Ilargi erdiaren forma dauka Japonen topatu duten amuak, 1,4 zentrimetro neurtzen ditu eta itsas kurkuiluen maskorrarekin eginda dago. Prefetura Museoa eta Okinawako Arte Museoa txundituta agertu dira aurkikuntzarekin, uste baita, Paleolito garaian eta Harri Aroan batik bat lurrean egiten zutela ehiza eta ez uretan arrantza.
2012an topatu zuten amua, eta karbono 14a erabiliz jakin dute duela 23.000 urtekoa dela. Ezagutzen den amurik zaharrena da. Orain arte zaharrenentzat jotzen zen amua Ekitaldeko Timorren topatu zuten. Hura ere itsas kurkuiluen maskorrarekin egina da, eta duela 16.000 eta 25.000 urte artekoa dela diote