Andoni Txaskok duela 30 urte gertatutakoa ikertu eta txosten bat osatzeko eskatu dio Legebiltzarrari. "Justizia eta egia" bilatuko dituen batzorde bat osatzeko proposamena egin du Txaskok eta batzorde horrek "Gasteizen egun hartan gertatu zen guztia" txosten batean biltzeko eskaria egin du.
Era berean, Txaskok defendatu duenez, "terrorismoaren biktima" dira eta horregatik Eusko Legebiltzarreko Indarkeriaren Biktimen Ponentzia iraunkorrean agerraldia egiteko eskubidea dutela galdegin du.
Bestalde, Joseba Marijuanek joan den martxoaren 3ko manifestazioan Ertzaintzak izandako jarrera kritikatu du eta erantzukizuna eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari. Era berean, esku hartzeko eskatu dio Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeari. Izan ere, martxoaren 3ko urteurrena gogoratzeko manifestazioan izan ziren hainbat lagunei ordena publikoa asaldatzea eta terrorismoa goraipatzea leporatu zieten. Batetik akusazio horiek kentzeko eska dezala esan dio Marijuanek Giza Eskubideen Batzordeari eta bestetik Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalera igorritako txostena Gasteizera itzul dezatela eskatu dio.
Bihar, Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko hainbat ordezkari Europako Parlamentuko hainbat legebiltzarkiderekin bilduko dira beraien eskarien berri emateko.
Martxoaren 3ko 30.urteurrena
Duela 30 urte gertatutakoa ikertzeko eskatu diote biktimek Eusko Legebiltzarrari
Andoni Txasko, Santiago Diez de Espada eta Joseba Marijuan Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko kideek Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan dira gaur. Duela 30 urte, martxoaren 3an, poliziaren esku hartzearen ondorioz bost langile hil ziren Gasteizen eta gertatutakoaren inguruan "justizia eta egia" bilatuko duen batzordea osatzeko eskau dute Giza Eskubideen Batzordean. Bestalde, joan den martxoaren 3ko urteurrena oroitzeko egin zen manifestazioan Ertzaintzak izan zuen jarrera ere salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu