Euskal Herria

Duela 34 urte Guardia Zibilak hildako Mikel Arregi omendu dute Lakuntzan

"Estatu indakeriaren ehunka biktimentzako" ere egia, aitortza eta erreparazioa eskatu du Sortuko Amaia Izkok.

Mikel Arregiri omenaldia, Lakuntzan. ARP
Berria.info
2013ko azaroaren 16a
17:52
Entzun

1979. urtean Guardia Zibilak tiroz hil zuen Mikel Arregi HBko zinegotzia omendu dute gaur Lakuntzan (Nafarroa). Egiaren bidean, astatasuna amets. Mikel gogoan! lelopean manifestazioa egin dute Mikel Arregiren Lagunak taldekoek deituta. Ondoren, ekitaldi politikoa egin dute. Bertan, Amaia Izko abokatuak eta Sortuko kideak hitz egin du. Arregi zena gogoratu eta haren heriotzan Espainiako Estatuak duen erantzukizuna azpimarratu du. “Estatu indakeria” dela eta, “ehunka biktima” daudela gogoratu du eta nabarmendu du horiek guztiek ere behar dutela egia, aitortza eta erreparazioa. “Indar politiko ezberdinek dute ardura politikoa indarkeria erabili, partekatu edo babestu izanagatik, beraz autokritika ariketa hori era kolektiboan eman beharko da eta egiaren ezagutzaren helburuarekin, gertatukoa ez errepikatzeko berme gisa”, adierazi du Izkok.

Arregi 1979ko azaroaren 11n hil zuen Guardia Zibilak, Etxarri Aranatzen, 33 urte zituela. Bera eta bere lagun batzuek zihoazen autoa tirokatu zuen Guardia Zibilak. 1981ean, tiroketan parte hartu zuten guardia zibilak epaitu zituzten eta “zuhurtziagabekeria soila” egotzita, hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.