AURKIKUNTZA

Duela 75 urte desagertutako bikote bat aurkitu dute Suitzako glaziar batean

Alpeetako glaziar batean aurkitu dituzte gorpuak, primeran kontserbatuta.

Aurkitutako arropa. GLACER 3000, EFE
2017ko uztailaren 19a
14:17
Entzun

Marcelin eta Francine Dumoulin, Suitzako baserritar familia bateko gurasoak, behiak jeztera atera ziren duela 75 urte, eta ez ziren inoiz itzuli. 1942ko abuztuaren 15ean gertatu zen ezbeharra, eta duela egun gutxi aurkitu dituzte, II. Mundu Gerra garaiko arropa jantzita, Valaisko kantonamenduan. "Bizitza osoa eman dugu haien bila, gelditu gabe. Egunen batean merezi zuten hileta emango geniela pentsatzen genuen", adierazi du Marceline Udry-Demoulinek, desagertutako bikotearen alabarik gazteenak; orain, 79 urte ditu. "75 urte itxaron ondoren, berri honek bakea eman dit".

Francine, 37 urtekoa, maistra zen. "Aitarekin joaten zen lehen aldia zen, beti haurdun baitzegoen, eta bidea ez zen segurua", kontatu du alabak. Gurasoak desagertu eta bi hilabetera, bost anai-arrebak banandu egin zituzten. Aldendu ziren arren, inoiz ez zioten gurasoak bilatzeari utzi".

Valaisko kantonamenduko poliziak ohar batean adierazi zuen asteartean bi gorpuak aurkitu zituztela Tsanfleuron glaziarrean, Les Diablerets estaziotik gora, 2.615 metroko altitudean; Glacier 300 teleskiko langile batek aurkitu zituen. 75 urte luzez, gorpuzkiak izotzezko zulo batean egon dira ezkutatuta. Autopsiak eta ADN analisiak egingo dizkiete; liburu bat, motxila bat eta erloju bat ere aztertuko dira.

Alpeetan 280 pertsona desagertu dira 1925etik, eta mota honetako aurkikuntza gehiago egitea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.