Duela bi urte egin zuten sexua aldatzeko lehen ebakuntza EAEn, Gurutzetan
2009ko abenduaren 7an sexua aldatzeko lehen ebakuntza egin zuten EAEn, Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia). Horren aurretik tratamenduetan zentratuta egon ziren; ordutik, ebakuntzak ere egin dituzte, eta bertako Genero Unitatea trinkotu. Ordea, Sarai Montesek azaldu du unitateak sexu aldaketak egiteko tratamenduetarako «oinarrizko» zerbitzuak baino ez dituela. Legea onartuz gero lan taldea indartuko litzatekeela uste du. «Psikiatra bat dago gaur egun, baina sexologoak ere behar lirateke, eta legeak bermatuko luke». Las Transek zerbitzua zabaltzearen alde egin du, eta lehen arretako zerbitzuetan artatua izateko aukera jarri du mahai gainean , baita espezialistetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu