Politika

Duela hamar urte atxilotutako hamabi gazte epaitzen hasiko dira gaur Auzitegi Nazionalean

1996 eta 1997 urteetan 300 gazte inguru atxilotu zituzten Iruñean edo inguruetan, kale erasoekin lotuta, hainbat adingabe tartean. Inor ez zuten erasoak izan ziren tokietan atxilotu, eta askok inkomkunikazio aldian torturatu egin zituztela salatu zuten. Gazte horietatik hamabiren kontrako epaiketa gaur hasiko Espainiako Auzitegi Nazionalean, ia hamar urte beranduago.

2006ko irailaren 22a
15:42
Entzun
Epaitu behar dituzten gazteak 28 eta 30 urte inguru dituzte gaur egun. Fiskalak guztira 401 urte arteko espetxe zigorra eskatu du haien aurka. Gurasoek atzo esan zuten auzipetuek dagoeneko euren bizimodua egina dutela; fiskalak zein epaileak polizia etxeetan inkomunikatuta egindako polizia deklarazioak dituztela froga gisa, inkomunikatuta zeuden artean, konfiantzako abokaturako eskubiderik gabe; hainbat adingabe sumariotik atera zituen fiskalak frogak gaizki eginda zeudela eta sumarioaren instrukziotik denbora asko pasatu zela argudiatuta.

Horregatik guztiagatik, eta egun dugun abagune politikoa aintzat hartuta, auzia artxibatzeko eskatu zuten Gurasoek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.