Duela lau urte baino herritar gehiago joan dira bozkatzera
Duela lau urteko bozetan baino herritar gehiagok eman dute botoa. Gipuzkoan %10 gehiago joan dira, eta Bizkaian, %3 gehiago. Araban duela lau urteko datu berdin-berdina da aurtengoa, eta Nafarroan, berriz, gora egin du abstentzioak, gutxi bada ere. Ezker abertzaleak abstentziorako deia egin zuen orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu