Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu 2005eko tabakoaren legera egokitzeko orduan inbertsioak egin zituzten ostalariak, orain lege berria dagoela-eta —ezin da ostatu barruetan erre—. Aralarrek aurkeztutako ekimenari esker, Eusko Legebiltzarreko taldeek testu bat adostu dute. Hala, biharko osoko bilkuran Jaurlaritzari eskatuko diote, Espainiako gobernuarekin elkarlanean, euren establezimenduetan inbertsioak egin zituzten ostalarientzat "konpentsazio egokiak" emateko bideak bila ditzala.
Oxel Erostarbe Aralarreko legebiltzarkideak adierazi duenez, “2005ean Espainiako Gobernuak onartu zuen tabakoaren legearen ondorioz, ostalaritzako negozio askok inbertsio handiak egin zituzten legera egokitzeko eta orain logikoa da pentsatzea, oso denbora gutxira legea aldatu denean, orduan egindako inbertsio ekonomiko hura nolabait diruz laguntzea".