Durango hartu zutenekoa ere zigor gabe dago oraindik

2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Bihar egingo dira 75 urte Montejurra tertzioko karlistek Durango hartu zutela, eta Durango 1936 Kultur Elkarteak gogora ekarri du orduan gertatu ziren krimenak argitzeke eta errudunak zigorrik gabe daudela. Egun horrek Durangori ekarri ziona kontuan hartzea «justizia egiteko lehen urratsa» dela uste dute.

Ehunka lagun hil, fusilatu eta desagertzea ekarri zuela ekarri dute gogora. Bortxaketak izan zirela, euskara galarazi zutela, erlijioa inposatu, lapurretak, umilazioak eta abar izan zirela. Gertatutako krimen haiek guztiak zigorrik gabe daudela salatu dute. Desagertutako lagunen kopurua eta izen abizenak ere oraindik ez direla jakin. Beraiek lan horretan ari direla jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.