Bonba-autoa lehertarazi du ETAk

Durangoko ehun bat bizilagunek salaketa aurkeztu dute atentatuak eragindako kalteengatik

Guardia Zibilaren kuartela ez ezik, inguruko etxebizitzak ere kaltetu zituen atzoko leherketak. Etxeak erabili ezinik geratzen baziren ere, hotel batean 20 ohe hartu zituen Durangoko Udalak, baina bart ez ditute erabili behar izan.

2007ko abuztuaren 25a
17:59
Entzun
Atzo ETAk zartarazitako bonba-autoak beren etxeak edo ibilgailuak kaltetu dituela-eta, Durangoko (Bizkaia) ehun bat bizilagunek salaketa jarri dute. Gainera, salaketa kopurua handitzea espero du Ertzaintzak, goizean zehar, salaketa jartzera joan diren bizilagunen "sartu-irten etengabea" izan baitute Durangoko ertzainetxean.

Guardia Zibilaren kuartelean eztandarazi zuen ETAk lehergailua atzo goizaldean, eta kalte material handiak eragin ditu, kuarteletan bertan ez ezik, baita inguruko etxeetan ere. Hala, Urkiaga Torre kaleko etxebizitza askotako leiho eta ateak hautsi ditu eztandak, eta zenbaitetan pitzadurak ere sortu ditu. Etxebizitzetako zenbait ez erabitzeko moduan geratu zitezkeela-eta, badaezpada, 20 ohe hartu zituen Durangoko Udalak hotel batean, kaltetutako jendea aterbetzeko. Bart ez ditu inork erabili. Hala ere, bizilagun batek hara joateko eskaria egin du gaur.

Kaltetuek aseguru-etxeekin eta bestelako kontuekin izan zitzaketen arazoetan laguntzeko harrera bulego bat ireki zuten atzo Durangoko Udalean. Asteburua denez, ordea, itxita egongo da gaur eta bihar. Bitartean Udaltzaingora joateko eskatu die Juan Jose Ziarrusta alkateak kaltetuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.