Ehunka herritarrek parte hartu zuten larunbatean Durangon euskal presoen eskubideeen alde eginiko ekitaldian. Tantaz Tanta plataformak antolatuta, olatu bat irudikatu zuten, eta irudikatu zuten olatu horrek espetxeko hormak eraisten zituela. Ekimen harekin bideo bat plazaratu du gaur Tantaz Tantak.
Tankera horretako mobilizazioa egingo dute urtarrilaren 11n Bilbon, datorren hilabetekoaren entsegu gisa aurkeztu baitzuten Durangokoa. Hain justu, gaur erregistratuko dute Bilboko mobilizazioa.