PSE-EEko bozeramaile Jose Antonio Pastorrek Radio Euskadin esan duenez, "barne propagandatik asko" du EPPKren bitartekari taldeak Durangon egingo duen agerraldiak. Halaber, gaineratu du herritarrentzat "vaudeville ulertezina" dela Durangoko ekitaldia.
PPk, berriz, kritikatu du "hiltzaileak heroi gisa aurkeztu" nahi dituztela Durangoko ekitaldian. Laura Garrido legebiltzarkidearen esanetan, ekitaldiaren helburua da "errealitatea manipulatzea". Gaineratu du agerraldia "umiliagarria eta iraingarria" dela.
EH Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek, berriz, nabarmendu du euskal preso ohiak "zigorra bete duten pertsonak" direla eta herritar ororen eskubideak dituztela.