Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Durangon (Bizkaia), bikotekide ohiari kristalezko botila batekin eraso egiteagatik. Atxilotuak aurpegira bota zion botila, eta biktima Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten eragindako lesioen eraginez.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, 18:30ak aldera jakinarazi zioten Ertzaintzari gizonezko batek emakume bati eraso egin ziola hiriko Ezkurdi plazan. Agenteak iritsi zirenerako, hainbat zauri zituen emakumeak, eta erasotzailea ihes eginda zegoen. Handik gutxira atxilotu zuten.