Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du bart Durangon (Bizkaia), fabrika batean lo egiten hari zen emakume bati sexu erasoa egiten saiatu delakoan. Horrekin batera, ustezko biktima laguntzera joan ziren lagunak su arma batekin mehatxatu zituela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Iturri beraren arabera, atzo 22:00ak aldera izan zen ustezko erasoa, Tabira auzoan. Lekukoek abisua eman zioten Ertzaintzari, eta gizonezkoa lekuan bertan atzeman zuen Ertzaintzak.
Atxilotutakoa 34 urteko gizonezkoa da, eta aurrekariak ditu. Hark onartu du emakumezkoarekin sexu harremanak izaten saiatu zela, baina emakumezkoak ezezkoa eman ziola.