Nafarroako DYAk komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, atzo goizaz geroztik 30 lagun eraman ditu erietxera. Horretaz gain, hamahiru lagun tokian bertan artatu behar izan ditu.
Erietxera eraman behar izan dituztenen artean, bederatzik alkoholak eragindako intoxikazio sintomak zituzten; beste seik zauriak zituzten, eta batek, traumatismoak.