osasuna

DYAren sortzailea hil da: Juan Antonio Usparitza

Busturiarrak 1966an eratu zuen osasun erakundea.

2012ko urtarrilaren 13a
12:42
Entzun

Juan Antonio Usparitza Lekunberri DYAren sortzailea hil da gaur, erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 1919an jaio zen, Busturian, eta 1966an eratu zuen DYA.

"18 urte besterik ez zituela Espainiako Gerrarako deitu zuten, eta 1936-1939 artean ikusitako ankerkeria itzelek beregan osasun bokazioa piztu zuten", esan du DYAk. "Horregatik, gatazka amaitu ostean, Medikuntzako lizentziatura eskuratu zuen. Basurtuko ospitalean postua lortu ondoren, 1954an ginekologikoa eratu zuen. Azkenean, eta urteetan ikusirik trafiko istripuetan zaurituak inolako osasun irizpiderik gabe tratatzen zituztela, 1966an DYA sortzeko erabakia hartu zuen".

DYAk egun osasun laguntza, gizarte laguntza, laguntza egokitua, zaintza zerbitzuak, formakuntza, lan sustapenerako guneak, nazioarteko laguntza, istripua izan dutenei laguntza psikologikoa, hondartzetan zaintza eta sorospen zerbitzua,
teleasistentzia eta geriatria zerbitzuak ematen ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.