Atentatua gertatu eta hurrengo uneetan, auto bonbaren abisuaren inguruan nahasmendu handia gertatu zen. Nafarroako Unibertsitateko irakasleek eta Nafarroako Gobernuaren eledunek abisurik ez zela izan nabarmendu zuten, eta, atentatuaren bidez, «sarraskia» bilatu zutela egileek, leherketa gertatu zen tokian, eraikin zentralaren eta liburutegi nagusiaren artean, ikasle eta irakasleen joan etorria handia delako eskola egunetan.
Handik gutxira, ordea, berri agentziek zabaldu zuten gizonezko batek, ETAren izenean, Arabako DYAra hots egin zuela goizeko bederatzietan, autoa non zegoen zehaztu gabe. Eusko Jaurlaritzaren barne departamentuak, ohar baten bidez, zehaztu zuen deia hamarrak baino minutu batzuk lehenago jaso zutela DYAkoek. Deitzaileak ohartarazi zuela Peugeot txuri batean bonba bat jarrita zegoela, eta autoa «unibertsitate campusean» zegoela. Barne Departamentuak nabarmendu zuen deitzaileak ez zuela tokia gehiago zehaztu, eta Ertzaintzak eta Gasteizko udaltzainek Arabako hiriburuko campusetako aparkalekuak miatzeari ekin zioten. Miaketaren ondorioz, ez zen inolako auto susmagarri antzeman. Handik ordu erdira leherrarazi zen bonba, Iruñeko campusean.
DYAri abisua eman zionak ez zuen zehaztu tokia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu