F multzoko partida amaitu da dagoeneko eta Australiak irabazi egin dio Japoniari: Australia 3 - Japonia 1.
Guus Hiddink-en taldeak irauli egin du partidako 26.minutuan maldan gora jarri zaion norgehiagoka. Lehen gola Nakamura Japoniako jokalariak sartu du lehen zatian. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean berdindu du Australiako selekzioak Cahill-en golari esker. Ondoren, amaierarako bost minutu eskas falata zirela buelta eman diote partidari. Cahill-ek sartu du australiarren bigarren gola ere, eta azkena Aloisik sartu du 92.minutuan. Alaveseko golegile nagusia da, John Aloisi eta 2007an amaitzen zaio kontratua talde arabarrarekin. Litekeena da australiara itzultzea, Adelaidara, hain zuzen.
2006ko munduko kopa
E eta F multzoetako partidak jokatuko dira gaur
Munduko Kopako laugarren eguna da gaur. Hiru partida jokatuko dira E eta F multzoetakoak hain zuzen. Lehen multzoko partidak bi dira: AEBek eta Txekiar Errepublikak 18:00etan hasi dutena eta Italiak eta Ghanak 21:00etan jokatuko dutena. AEBen eta Txekiar Errepublikaren arteko partida amaitu da. Txekiarrek irabazi dute: AEB 0 - Txekiar Errepublika 3. Hirugarren partida, F multzoari dagokiona, Australiak eta Japoniak jokatu dute 15:00etan: Australia 3 - Japonia 1.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu