Politika

EA bakarrik aurkeztuko da Espainiako hauteskundeetara, "koalizio zabalak" huts egin duenez

Ziarretaren ustez, EAJk, EBk, Aralarrek eta laurek bat ez egitean, Ibarretxeren egitasmoa "asko ahulduko da". EAko presidenteak dio ez dutela EAJrekin soilik bat egingo.

2008ko urtarrilaren 16a
17:07
Entzun
Unai Ziarreta EAren presidenteak gaur jakinarazi du bere alderdia bakarrik aurkeztuko dela martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetara, ezin izan dutelako "koalizio zabala" sortu EAJk eta EBk ezezkoa esatean. EAren asmoa EAJk, EBk, Aralarrek eta laurek koalizioa osatzea zen, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaren egitasmoa defenditzeko asmoz; erabaki eskubidea defenditzeko, hain zuzen. EAJk ezezkoa eman ondren, Ibarretxeren egitasmoa "asko ahulduko da", Ziarretaren ustez. "Aukera historikoa galdu dugu".

EAk parlamentari bat izan du azkeneko legealdian Espainiako Kongresuan, eta haren helburua berriro ordezkari bat behintzat lortzea da.

EAk ez du nahi izan Aralarrekin soilik egitea bat bozetarako, "gizarteak ahulezi adierazle bezala ikus zezakeelako". Iñigo Urkullu EAJren presidenteak EArekin akordioa lortzeko nahia agertu du, baina Ziarretak dio hori "erabat ezinezkoa" dela, "ez dutelako modu serioan proposatu. Gainera, EA koalizio batean sartzekotan, besteak ere hor egonda sartuko litzateke. EAJk badaki biko formulan ez dela sartuko EA".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.