EAJk Iñigo Lamarka nahi du EAEko Ararteko postuan. Jaurlaritzan kide dituen EAren eta EB-IUren ustez, egokia litzateke posturako, baina EAJren jarrera «errespetu falta» iruditu zaie, hautagaitza «adostu aurretik» hedabideetara filtratu duelako. «Hautagaririk ez dago», zioen EAko Rafael Larreinak. Antzeko mezua eman zuen EBko Kontxi Bilbaok. EAJko Josu Jon Imazek gertatutakoa «sentitzen» duela adierazi eta hautagaitza ezagutarazi aurretik EAkoei eta EBkoei deitu zietela esan zuen.
EA eta EB kexu dira EAJrekin, hautagaia aurkezteko eragatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu