Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurka Gipuzkoako Diputazioak antolatu duen elkarretaratzera ez da joango EA. Hala jakinarazi du Santi Merino Instituzio Politikarako idazkariak, eta bi arrazoi nagusi eman ditu ekitaldira ez joateko. Batetik, elkarretaratze hori "ekitaldi folklorikoa" dela iruditzen zaio, aginduaren kontra egiteko sendotasun gutxikoa. "Ados ez gaudela erakusteko elkarretaratze bat baino zerbait gehiago egiteko unea iritsi da eta euskal herritarren gehiengoaren borondatea errespeta dezatela lortzekoa", agertu du Merinok.
Bestalde, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olanok ekitaldi hori Hamaikabat-ekin batera antolatu duela salatu du EAk, hau da, EAtik bereizitako sektorearekin. "Transfuga talde batez ari da baliatzen erosotasunez gobernatzeko, nahiz eta behin baino gehiagotan eskatu zaion transfugismoaren kontrako hitzarmena betetzeko eta zentzugabekeria hori bertan behera uzteko. Ez du erantzun", adierazi du Merinok. "Eta orain transfugekin batera antolatu duen deialdiari sinesgarritasun handiagoa emateko egin ditu parte hartzeko deia".
POLITIKA
EA ez da joango Gipuzkoako Diputazioak Espainiako banderaren kontra egingo duen ekitaldira
Batetik, "folklorikotzat" jo du ekimena, eta urrats sendoagoak eskatu dizkio Aldundiari. Bestetik, ekitaldia Hamaikabat-eko "transfugekin" batera antolatzea kritikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu