Politika

EA kezkatuta dago EAJren "norabide berriarekin" eta irailean "gauzak argitu" beharko direla dio

Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiaren iduriko joan den igandean Josu Jon Imaz jeltzaleen presidenteak EAJren 110. urteurrenean aurkeztu zuen proposamenak —independentzia baztertu eta burujabetza partekatuari heltzekoak— alderdi horrek "norabide berria" hartu duela adierazten du. Gainera, "kezkatuta" agertu da norabide berri horrekin, eta irailean Jaurlaritzako hirukoan duten konpromisoa tarteko "gauzak argitu" beharko direla azpimarratu du.

2005eko abuztuaren 6a
13:46
Entzun
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Ziarretak.

EAko idazkari nagusiaren arabera, "abertzaleentzako ukaezinak diren planteamenduei uko egitea" esan nahi du Imazek bihar zortzi egin zuen hitzaldiak: "independentziari edo Europako Batasunean estatu bat eratzeko aukerari, kasu".

Jaurlaritzako koalizio Gobernua tarteko, EAk eta EAJk elkarrekin hartutako konpromisoak dituztela nabarmendu du Ziarretak. "Gobernu hitzarmen horretan nazio garapenean aurrera egitea aipatzen da; herri galdeketa aipatzen da, eta hortik abiatuko gara, agiriak sinatutako agiriak baitira eta mahai gainean baitaude", esan du. Ildo horretatik, irailean "gauzak argitu" beharko dituztela adierazi du, eta arreta bereziz jarraituko dituztela jeltzaleen eta PSEren arteko harremanak. Nazio eskubideen arloan aurreratzen ez bada, EAk era askotako erabakiak har ditzakela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.