Eusko Alkartasunako idazkari nagusiaren iritziz, "aurrerapauso galanta" da gaur ETAk eman duena. Baina aurrera begira jarri da Pello Urizar, eta txio batean nabarmendu du lana dagoela egiteko oraindik, "bake osoa" lorzteko.
ETA historia da gaurtik aurrera. Aurrerapauso galanta bakearen bidean baina lana gelditzen zaigu oraindik bake osoa lortzeko.
— Pello Urizar (@pellourizar) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
Orain arte bezala hor izango gara etorkizunean ere herri baketsu, aske eta sozialki justuago bat eraikitzen.#bakeazorroztekogaraia
Urizarren alderdiak Koldobika Jauregiren Arbolaren egia eskulturaren irudia aukeratu du Twitterren bere mezua zabaltzeko, honako leloarekin batera: "Aizkora lurpean, bakea zorrozteko garaia heldu zaigu".
Gure esentzian dago bakegintza. Biktima guztiak eta oinaze oro gogoan, bakearen bideari ekitea dagokigu orain guztioi; Herri honetan sufrimendua sortzeari utzi, eta elkarbizitza eraikitzen has gaitezen”. pic.twitter.com/7SUDMvMjyI
— Eusko Alkartasuna (@ealkartasuna) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
Bakearen bide orria diseinatu genuenean inor gutxik sinetsi zuen posible zela egoera honetara heltzea. Bakean eta justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri librea izan da beti gure helburu. Demostratu dugu saiatzen garenean, lortu ere egiten dugula helmugara heltzea. pic.twitter.com/Z8lUfxonut
— Eusko Alkartasuna (@ealkartasuna) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)