Mariye Pueyo Iruñeko EAE-ANVren zinegotziak gaur esan du "ezker abertzalearen azken urteetako egoera dramatikoa" izan dela legez kanporatzeen ondorioz, "baina hor egon da, dago eta egongo da, eta orain EAE-ANV uzten badute legez kanpo, ezker abertzalea indar handiagoz ariko da".
"Bataila asko galdu" dituztela adierazi du Pueyok, Euskal Telebistak egin dion elkarrizketan, "baina gerra hau ez du inork irabazi". Izan ere, haren ustez, "ideak ezin dira itxi eta ezin dira hil".
ETAren indarkeria ez gaitzesteagatik alderdia legez kanpo uztea "ezker independentismoaren kontra joateko aitzakia da", Iruñeko hautetsiak esan duenez. "Guk arazoei irtenbidea bilatu nahi diegu, eta gaitzespenarekin ez gara erroetara joango, inora ez goaz horrela".
Politika
EAE-ANVk dio "ezker abertzalea indar handiagoz" ariko dela alderdia legez kanpo uzten badute
Marine Pueyo Iruñeko zinegotziak dio "ezker abertzalearen azken urteetako egoera dramatikoa" izan dela ilegalizazioen ondorioz, "baina hor egon da, dago eta egongo da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu