Politika

EAE-ANVk EAJ, EA, EB eta Aralarri ohartarazi die zentsura mozioak herritarren borondatearen kontrakoak direla

2008ko martxoaren 27a
18:51
Entzun
Oraindik ez dago garbi, Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi izandakoaren hilketa dela-eta, Arrasateko (Gipuzkoa) udaletxean EAE-ANVren kontrako zentsura mozioa aurkeztuko duten -EAE-ANV dago udal gobernuan; PSE-EEk mozioaren eskaintza egina die beste alderdiei-, eta gaur EAE-ANVk EAJ, EA, EB eta Aralarri ohartarazi die zentsura mozioak herritarren borondatearen kontrakoak direla. "Alderdi horiek jakingo dute legez kanporatzeak bultzatzen, egunkariak ixten, eta GAL eta gerra zikina sortzen dutenekin bat egiten duten", esan du Iñaki Zabala Urretxuko (Gipuzkoa) alkateak gaur, ANVko beste alkate eta hautetsi batzuekin. "Baina estrategia horiek lehen porrot egin izan dute".

Arrasaten eta EAE-ANVk alkatetza daukan beste herrietan zentsura mozioak aurkeztuko balira, alderdi horren ustez "benetako arrazoia" euren "udal jarduera parte-hartzailea eta gardena" bukatzea litzateke. EAE-ANVk iazko udal hauteskundeetan "baliogabetzeak baliogabetze, ia 200.000 boto" jaso zituela nabarmendu du Zabalak, eta "mozioak herritarrek adierazitakoaren eta demokraziaren kontrakoak lirateke".

EAJk eta PSE-EEk horrekin "akordioa lortzea dute helburu, herri honi beste iruzur bat egiteko", Zabalaren esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.