EAE-ANVk Donostialdeko erraustegiaren proiektuaz moratoria eta herri kontsulta loteslea eskatu ditu gaur, "horiek baitira tresnarik eraginkorrenak benetako demokrazia lortzeko", Maider Ziganda EAE-ANVren kide eta Pasaiako (Gipuzkoa) alkatearen ustez.
Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako ahaldun nagusiak lehengo astean kargu-hartze ekitaldian agindu zuen mankomunitateek erraustegi proiektuaz erabakitzen dutena kontuan hartuko duela Foru Aldundiak, eta gaur Zigandak erantzun dio mankomunitateetako ordezkaritza ez dela behar bezalakoa, EAE-ANV herri askotan baliogabetuta egon zelako maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan.
Biharko Donostian erraustegiaren kontrako bizikleta martxa dago antolatuta, eta Zigandak herritarrei bertan parte hartzeko dei egin die.
Ingurumena
EAE-ANVk erraustegiaren proiektuaz moratoria eta herri kontsulta loteslea eskatu ditu
Maider Ziganda EAE-ANVren kide eta Pasaiako alkatearen ustez, "horiek dira tresnarik eraginkorrenak benetako demokrazia lortzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu