Politika

EAE-ANVk Espainiako hauteskundeetan parte hartuko duela iragarri du

Independentzia aldarrikatu dute milaka lagunek Iruñean, manifestazioan, 'Euskal Herriak independentzia' lelopean. PSOEk eta EAJk 2008ko martxoko bozen ondoren EAEko Estatutua erreformatzeko egin nahiko luketen akordioa "geldiarazi" nahi du EAE-ANVk.

2007ko urriaren 12a
19:25
Entzun
EAE-ANVk manifestazioa egin du gaur arratsaldean Iruñean, eta milaka lagun bildu dira, Euskal Herriak independentzia lelopean. Batasunaren kontrako azken operazioa salatzeaz gain -"kolpe latza izan da baina burua altxatuko dugu", esan du Kepa Bereziartua EAE-ANVren presidenteak-, 2008an Espainiako hauteskundeetan parte hartuko duela iragarri du. 2008ko martxoan izango dira Espainiako bozak.

PSOE orain "oso gogor" dabilela aitortu du EAE-ANVk, eta EAJ, "Ibarretxerekin", abertzale "itxuran" dabilela, baina, alderdi haren ustez, 2008ko Espainiako hauteskundeen ondoren PSOEk eta EAJk akordioa egin lezakete EAEko Estatutua erreformatzeko, baita PSOEk Nafarroa Bairekin ere Foru Hobekuntza berritzeko, eta hori "geldiarazteko" ezker abertzalea boz horietan presente egotea "ezinbestekoa" izango dela esan du. "Ezker abertzaleak zentralitate politikoan egon behar du, eta inoiz baino indar handiagoz egongo gara".

Manifestazioa irekiz ikurrina handi bat izan da, eta pankartaren atzean Bereziartua bera, Marine Pueyo EAE-ANVko Iruñeko zinegotzia eta Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa) alkatea egon dira, besteak beste. Espainiako Poliziaren presentzia handia izan da.

EAE-ANVren ikuspuntutik, gaurko egunak -Hispanitatearen Eguna da-, "Espainiako Estatuko aniztasun nazionalaren ukazioa" esan nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.