EAE-ANVk manifestazioa deitu du hilaren 12rako, inpugnazioen kontra

Bilbon izango da ekimena. "Europan aurrekaririk gabekoa da gertatu dena, 12.000 lagun baino gehiago ikertu dituztelako euren ideologiagatik", esan du Gomez idazkari nagusiak. "Zapateroren Gobernuak gidaturiko sorgin eza berri honek ez du bukatuko ehunka mila euskaldunen ideologia", Zorrozua Bilboko alkategaiaren ustez.

2007ko maiatzaren 4a
15:32
Entzun
Espainiako Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak EAE-ANV alderdiaren 133 zerrenda inpugnatu dituzte, hauek maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetan egon ez daitezen, eta alderdiak, horren kontra agertzeko, manifestazioa antolatu du hilaren 12rako. Bilbon izango da. EAE-ANVk Euskal Herrirako "bakea, demokrazia, eta eskubide zibil eta politikoak" aldarrikatu ditu.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernua kritikatu du Antxon Gomez EAE-ANVko idazkari nagusiak, "orain dela 70 urte gurekin Fronte Popularrean egon zen alderdi bera [PSOE], eta orain beraiek dira, faxistek bezala, gure alderdia legez kanpo jarri nahi dutenak". Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zerrendaburuekin eta lau hiriburuetako alkategaiekin batera eman du Gomezek prentsaurrekoa, Iruñean.

Zuriñe Zorrozua Bilboko alkategaiaren ustez, "frankismoaren 40 urteetan ezkerreko independentistak bukatzea ez bazuten lortu, Zapateroren Gobernuak gidaturiko sorgin eza berri honek ez du bukatuko ehunka mila euskaldunen ideologia".

"Europan aurrekaririk gabekoa" da, Gomezen ustez, orain gertatu dena, "12.000 lagun baino gehiago ikertu dituztelako euren ideologiagatik". Hala, Abertzale Sozialisten hautesle plataformak ere gogoratu ditu Gomezek, haien elkarte denak inpugnatu dituztelako Espainiako Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak. "Sufragio unibertsalaren eskubidearen eta ideien zabalkunde librearen eskubidearen kontrako sabotaia masiboa da. Beldurgarria da Espainiako Estatuan frankismoaren garaipen soziologikoa ikustea".

Prentsaurrekoaren ondoren ez dute kazetarien galderarik onartu, "horietako askok aldi berean epailearen eta fiskalaren papera hartu dutelako, eta errealitatearen borrero bezala jokatu duelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.