politika

EAEk eta Gaztela eta Leonek hitzarmen bat sinatu dute "oinarrizko zerbitzuetan lankidetzan" aritzeko

Esaterako, osasun arloan ariko dira elkarlanean. Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria izenpetze ekitaldian izan da.

2012ko urtarrilaren 23a
17:28
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo (Espainia) presidenteak itun bat sinatu dute gaur, Valladoliden (Espainia), bi erkidegoak "oinarrizko zerbitzuetan lankidetzan" aritzeko. Esate baterako, osasun arloan ariko dira elkarlanean; larrialdietan eta ikerketan.

Duela aste batzuk, Jaurlaritzak osasun arloan arazoak izan zituen Errioxako (Espainia) Gobernuarekin, hark ez zituelako artatzen Errioxatik oso gertu bizi diren Arabako herritarrak.

Hona hemen EAEk eta Gaztela eta Leonek jorratuko dituzten beste arlo batzuk: garraioa, industria, merkataritza, turismoa, ingurumena, hezkuntza, administrazioaren modernizazioa... Horretarako guztirako, "leialtasun instituzionala" izango dute bi erkidegoek, Jaurlaritzak esan duenez.

Iñaki Arriola Jaurlaritzako Garraio sailburua eta Rafael Bengoa Hezkuntzakoa ere Valladolideko izenpetze ekitaldian izan dira.

Orain dela gutxi, Jaurlaritzak abian jarri du Akitaniarekin elkarlana egiteko hitzarmena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.