EAEko Ahal Dugu-ren iritziz, "zuzenbide estatu demokratiko baten oinarrizko printzipio politikoen defentsan" mobilizatzeko eguna izango da larunbatekoa.
Alderdiak "elkarrizketa eta akordioa" aldarrikatu ditu "arrazoigabekeriaren, eta PPren eskubide eta oinarrizko printzipioen urraketaren aurrean".
Ohar bidez azaldu duenez, EAEko Ahal Dugu ziur da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko egin duen proposamena baliagarria izango litzatekeela Kataluniako auziari irtenbidea emateko. Elkarrekin Podemos koalizioaren proposamenak Kanadako Argitasun Legea du oinarri.
Gure Esku Dago-ren deialdiarekin bat egin dute, baita ere, EAJk, EH Bilduk, ELAk, LABek, Euskal Herriko ANCk eta Independentistak sareak.