Gizartea

EAEko Arartekoaren jarduera %22 igo da urte batean

Kexa gehienak gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin lotuta egon dira. Lanbide Heziketan matrikulatzeko irizpide aldaketak eragin du aldaketa nagusia kexen artean.

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria eta Manuel Lezertua arartekoa. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
Jon Rejado.
2018ko martxoaren 20a
13:37
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek 9.582 kexa helarazi zizkioten EAEko Arartekoari, 2017. urtean. Kexa horietatik gehienak eskubide sozialekin lotuta daudela azaldu du Manuel Lezertua arartekoak: gizarteratze eta hezkuntza politiken artean kexen espedienteen %53,74 izan ziren.

Diru sarrerak bermatzeko legetik eratorritako prestazio ekonomikoekin lotutako 802 kexa jaso zituen Arartekoak. 2016Ko datuekin alderatuta 53 txosten gehiago dira. Ordea, kexak, oro har, igo direnez, batez beste duen pisua txikiagoa da.

Lanbide Heziketan gertatu da aldaketa nagusia. 2016an 10 kexa jaso zituen horrekin lotuta: 2017an 497 izan ziren. Matrikulazioak egiteko irizpide aldaketa batek eragin zuen hori. DBHko ikasketak amaitzen zituzten adingabeak lehenetsi zituzten matrikulazioak egitean, eta horrek helduen eskoletan ari diren hainbat pertsona kanpoan utzi zituen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.