ekonoMIA

EAEko aurrekontu orokorrak "legezkoak ez" direla dio Aralarrek

Arrekontuak "aurreko urteetako babes soziala bermatzera ez direla heltzen" salatu du Ezenarrok eta azkeneko 30 urtean egindako pausuetan "atzera" egitea leporatu dio Patxi Lopezi.

2009ko azaroaren 25a
14:13
Entzun
Aintzane Ezenarro Eusko Legebiltzarreko Aralarren bozeramaileak adierazi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrekontu orokorrak "legezkoak ez" direla eta osoko zuzenketa bat eskatuko dutela. "Estatutuaren 45. artikuluak dioenez aurrekontu legean zorpetzerik badago beti ere inbertsioetara bideratzen da zor hori. Baina Lopezek [Eusko Jaurlaritzako lehendakariak] ez du horrelakorik egiten, gastu arruntera bideratzen du zorpetzea legearen kontra joz. 600 milioi inguru bideratzen dira gastu arruntera", argudiatu du Ezenarrok.

Gainera, aurrekontuak "aurreko urteetako babes soziala bermatzera ez direla heltzen" salatu du Ezenarrok eta azkeneko 30 urtean egindako pausuetan "atzera" egitea leporatu dio Lopezi, "bai gure hizkuntzan eta identitate zeinuetan baita ere herri honetako sufrimenduaren gaineko ikuspegian. Ezenarroren ustez, "gobernuak ez du elkarrizketa sinesten, ezabatu egin baititu horretara bideratzen ziren diru partidak aurrekontuen proiektutik.

Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua izan zen 2010erako aurrekontu proiektua Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuena. Ezenarrok adierazi du "harrituta" daudela "Agirre ez delako gurekin harremanetan jarri Legebiltzarrean aurkeztu duen aurrekontu lege proiektua aurkezteko".

Eusko Legebiltzarreko Aralarreko bozeramaileak gaineratu du Jaurlaritzak "legegintzaldia guztion gobernua zela esaten hasi zutela, jada ez da bakarrik ez dela ezkerreko talde honekin akordioetara heldu; arazoa ez da ez dutela akordio txikiena ere bilatu oposizioko talde nagusiarekin. Kontua da zerbait egiten duen bakoitzean bere hitza jaten duen gobernu baten aurrean gaudela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.