Duela urte eta erdi Patxi Lopez Ajuria Enera eraman zuen PSEren eta PPren arteko akordioasasoi onean dago oraindik. Izan ere, Jaurlaritzak berriro ere jasoko du PPren babesa datorren urteko aurrekontuak aurrera ateratzeko. PSEk eta PPk astelehenean sinatuko dute 2011ko aurrekontu akordioa, Eusko Legebiltzarrean. Akordio horrek PPk egindako proposamen «ugari» jasoko ditu: besteak beste, Espainiako Vuelta EAEtik igarotzea, ohiko gastua «nabarmen» murriztea eta zorra gutxitzea. Halaber, krisiari aurre egiteko 250 milioi euro gehiago inbertitzeko eskaera jasoko du itunak, PPren eskariz. Hezkuntza eta Osasunarloetan PPkoek egindako beste proposamen batzuk ere aintzat hartuko dituzte datorren urteko aurrekontuetan.
Bi alderdiok iazsinatutako itunean gobernuaren kontuak babesteko konpromisoa hartu zuten PPkoek. Hala, bigarrenez babestuko ditu PPk Jaurlaritzaren aurrekontuak. Datorren astelehenean PSEko Jose Antonio Pastorrek eta PPko Iñaki Oiarzabalek sinatuko dute ituna, eta xehetasunen berri emango dizkiete komunikabideei. PPrekin ados jarrita, PSEk gainerako legebiltzar taldeetara ere zabaldu nahi du akordiora, eta bilera sail bata hasiko du datorren astetik aurrera.
EAEko aurrekontuen inguruko akordioa itxiko dute PSEk eta PPk etzi
PSE-PP itunaren barruan jarri dira ados, eta PPk egindako eskaera «ugari» jasoko dituzte 2011ko aurrekontuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu