hezkuntza

EAEko aurrematrikulazio datuak "iazkoen parekoak" izatea espero du Zelaak

Gaur arratsaldean edo bihar goizean jakinaraziko dituzte datu ofizialak. Hezkuntza sailburuak aurreratu du 2-3 urteko adin tartean 18.000 sarrera inguru espero dituztela.

2012ko otsailaren 13a
16:21
Entzun

Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak espero du aurtengo EAEko aurrematrikulazio datuak "iazkoen parekoak" izatea, gaur goizean Radio Euskadin aurreratu duenez. Aurrematrikulazio epea ostiralean amaitu zen, eta zentroak goizean zenbaketak egiten ari direla azaldu du Zelaak.

"Pozik gaude, eta datu onak espero ditugu. 2-3 urteko adin tartean begira 18.000 sarrera inguru espero ditugu". Euskal hezkuntza sistemaren neurgailuak "oso indartsuak" dira Zelaaren arabera, "Europako eskualde onenen pareko datuekin", eta EAEko eskolatze datu positiboak nabarmendu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.