politika

EAEko autogobernuaren aldeko ekimen bat aurkeztu du EAJk, Espainiaren "zentralizazio" arriskuagatik

Alderdi jeltzaleak uste du Espainiako Gobernuaren murrizketek "zuzeneko eragina" dutela erkidegoko eskumenen esparruan. Eusko Legebiltzarrean ez-legezko proposamena aurkeztu du.

2012ko apirilaren 24a
15:49
Entzun

Espainiako Gobernuaren murrizketa politikari aurre egin nahian, EAJk "euskal autogobernuaren" aldeko ekimen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, ez-legezko proposamen moduan, osoko bilkuran presaz eztabaidatu dadin. "Espainiaren neurri horiek zuzeneko eragina dute EAEren eskumenen esparruan eta, agian, zentralizazioa berriro ezartzeko saio baten ondorio dira", esan du gaur EAJk.

Alderdi jeltzaleak uste du "euskal gizarteak egun duen ongizate eta garapen maila lortzeko" tresna dela Gernikako Estatutua, eta aurrerantzean ere erkidegoko erakundeei dagokiela euren kabuz erabakitzea zeintzuk diren mekanismo egokiak egonkortasunari eusten eta defizit publikoa murrizten laguntzeko. "Autonomia erkidego honi dagokio, eta ez beste inori, bere eskumenen arabera erabakitzen dituen zerbitzu publikoak ezarri eta ematea".

EAJren ez-legezko proposamena

"Eusko Legebiltzarrak hau eskatzen dio Jaurlaritzari:

1. Gernikako Estatututik eratorritako eskumenak erabiltzea, aipatutako testuan jasota dauden baldintzetan, aldaketarik edo interpretaziorik aintzat hartu gabe, autonomia erkidegoan integratutako euskal herriak erreferendum bidez aurretiaz onartu ez baditu.                                                                                                 

2. Gernikako Estatututik eratorritako autogobernuaren osotasuna defendatzeko eta horretan sakontzeko erabil daitezkeen legezko ekintza guztiak egitea, hor jasotako erreforma aurreikuspenak erabilita, hala badagokio.                                                                                               

3. Beharrezko errekurtso judizial guztiak jartzea, eskumen esparru propioa defendatzeko.

4. Estatuko Gobernuari Ekonomi Itunari buruzko Legean ezarritako bi aldeko negoziazio eta akordiorako konpromisoa eskatzea, Itunaren Batzorde Mistoaren bitartez, EAEri dagokion parte hartze finantzarioa aztertu eta zehazteko, hala badagokio, aurrekontu-egonkortasunerako neurriei eusteko".  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.