Jaurlaritzaren estatutu berri proposamena

EAEko Auzitegi Gorenak Arabako Diputazioak Ibarretxe Planaren aurka jarritako helegitea tramitera onartu du

Arabako Diputazioak Jaurlaritzaren estatutu berri proposamenaren aurka ezarritako helegite kontentzioso-administratiboa tramitera onartu du EAEko Auzitegi Gorenak. Erabakian parte hartu duten epaileetako bik helegitea aintzat hartzearen kontrako boto partikularra eman dute; beste hirurek aldekoa. Helegite hori aintzat hartzeak, ez du estatutu berriaren prozeduran zuzeneko eraginik; hau da, ez du tramitea eteten.

2003ko azaroaren 18a
16:55
Entzun
Helegitea aurkeztu zutenean Ramon Rabanera Arabako Diputatu nagusiak (PP) agertu zuenez, Jaurlaritzak ez zion inolako kontsultarik egin Arabako Diputaziori nahiz eta lurralde horri zuzenean eragiten dion egitasmoa izan. Horregatik aurkeztu zuten helegitea, kontsultarik egin ez zenez, prozedura akats bat dagoelakoan.

Horrez gain, beste prozedura akats bat ere atzeman zuen Arabako Diputazioak: Jaurlaritzaren proposamenak Espainiako Konstituzioa aldatzea aurreikusten duela, eta Gasteizko Gobernuak ez duela horretarako eskumenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.