Otegiren aurkako kereila

EAEko Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Otegi

Otegi aske eta kargurik gabe uztea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak "mehatxu terroristak" egitea leporatuta egin zioten epaiketan. Izan ere, Salak erabaki duenez, Otegik esan zituen hitzak ez dira zigortzeko modukoak; adierazpen politikoak dira. Salak erabaki duenez, Otegiren hitz haiek Jaurlaritzari zuzenean egindakoak ziren, eta "nahita ateratako ondoriorik ezean " ez da ulertzen Ertzaintzarenganako mehatxurik.

2004ko maiatzaren 19a
16:07
Entzun
Batasunaren kontra egiteko bere bitartekoak erabiltzea burutik pasa ere ez egiteko esan zion 2002ko abuztuak Otegik Jaurlaritzari, bestela ondorioak ekarriko zituela. Hitz horietan "mehatxu terrorista" egon zitekeelakoan epaitu egin zuten Otegi hilaren 6an, eta orain, Otegik aipatu zituen "ondorioak" politikoak zirela erabaki du Auzitegi Nagusiak, eta ez dagoela "mehatxu terroristarik".

Ezker abertzaleko kideak behin baino gehiagotan epaitzen dituztela-etaetorri daitezkeen zigorrak etorrita ere, ez dutela beraien ildo politiko aldatuko iragarri du Arnaldo Otegi SAko legebiltzarkideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.