Bilboko Udaleko PPko zinegotzi horrek Efe agentziari adierazi dionez, EAEko Auzitegi Nagusiaren epai hori "aurrekari garrantzitsua" da. Izan ere, alde batetik, epai irmoa da eta ez du kasazio errekurtsorik aurkezteko aukerik ematen. "Horrez gain, udal nazionalistetan aspalditik zabalduta dagoen praktika bat ilegala dela adierazi du; hots, kontratatua izateko euskara jakitea exijitzen duen praktika", azpimarratu du.
Ildo horretatik, "euskara ez jakiteagatik erakunde publikoetan lan egitea galarazten duten klausulak aplikatzen dituzten udal guztien aurka" PPk errekurtsoak aurkeztuko dituela iragarri du Basagoitik, eta, era berean, "zinegotzi konstituzionalista guztiei eta elkarte profesionalei" adibide hori jarraitzeko deia egin die.
Azalpen horiek eman ostean, ironiaz jardun du PPko zinegotziak; hain zuzen ere, EAJko buruzagiak epai horrekin "pozik" egongo direla esan du: ""Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiari esker,euskaraz ez dakiten Iñaki Anasagastik eta Iñaki Azkunak bermatuta izango dute administrazioan lan egiteko aukera".
Euskara
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Bilboko Udalaren aterpetxe bat kudeatzeko euskara exijitzen zuen araua
Bilboko Udalaren Pagasarri mendiko aterpea ustiatzeko 2000. urteko kontzesioa bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Izan ere, taberna kudeatzeko euskara jakitea jarri zuen baldintza gisa Bilboko Udalak, eta tribunalaren arabera, esxijentzia hori ez da legala. PPk aurkeztu zuen erabaki horren aurkako errekurtsoa, eta Antonio Basagoiti Bilboko Udaleko alderdi horretako zinegotzia, pozarren agertu da Auzitegi Nagusiaren erabakiarekin. Aurrerantzean, "euskara ez jakiteagatik erakunde publikoetan lan egitea galarazten duten klausulak aplikatzen dituzten udal guztien aurka" errekurtsoak aurkeztuko dituztela iragarri du Basagoitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu