Polizia

EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Ertzaintzaren lan deialdi publikoa

Jaurlaritzak berritze tasa errespetatzen ez duelakoan, arrazoia eman dio auzitegiak Estatuko Abokatuari. 250 lanposturako deia egina zuen Lakuak.

Ertzaintzaren promozio bateko kideak, duela lau urte, Arkautin. JON HERNAEZ, ARGAZKI PRESS
ander perez zala
2016ko uztailaren 19a
13:07
Entzun

Espainiako Estatuaren Abokatuak aurkeztutako helegitea onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta Ertzaintzaren azken lan deialdi publikoa baliogabetu du, berritze tasa errespetatzen ez duelakoan. 250 lanpostuko deialdia da. Auzitegiak uste du Lakuak ez duela aurkeztu Estatuko Aurrekontu Legeak agintzen duen gisako Lanpostu Eskaintza Publikoa, eta lan deialdia berriro zehazteko agindu dio.

Abokatuak argudiatu du 2014an 11 kidek utzi zutela Ertzaintza, eta haien ordez ez zela inor sartu. Hori kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak egindako lan deialdi publikoa 250 postukoa izateak berritze tasa gainditzen duela uste du Auzitegi Nagusiak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.