EAEko Auzitegi Nagusiko Kontentzioso-Administratiboko Salak gaur jakinarazi du ezin duela Manos Limpias elkarteak Eusko Jaurlaritzaren galdeketarako lege proposamenaren kontra jarritako salaketa onartu, galdeketaren egitasmoa "ekimen legegilea delako". Era berean, ez du bertan behera utzi Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 28an lege proposamenaz hartutako erabakia -orduan jakinarazi zuen proiektua zehazki-.
Auziko parteei eta fiskalari hamar eguneko epea eman die iritzia emateko, auzitegiak berak erabakia behin betiko hartzeko. Auzitegi Nagusiak gogoratu die balitekeela berak ez izatea eskumenik auziaz.
Manos Limpiasek ekainaren 20an sartu zuen salaketa, "Jaurlaritzak ez duelako eskumenik galdeketa antolatzeko eta Espainiako Gobernuaren eskumenetan sartu delako". Kontsulta deitzea "delitua" izan daitekeela uste du elkarteak.
Hain zuzen, etzi eztabaidatuko eta bozkatuko dute Eusko Legebiltzarrean lege proposamena.
Politika
EAEko Auzitegi Nagusiak dio ezin duela galdeketaren kontra egin, "ekimen legegilea delako"
Halaber, ez du bertan behera utzi Jaurlaritzak lege proposamenaz hartutako erabakia. Manos Limpias elkarteak salaketa sartu zuen lehengo astean, "Jaurlaritzak ez duelako eskumenik kontsulta antolatzeko". Auzitegiak hamar eguneko epea eman die auziko parteei eta fiskalari iritzia emateko, berak erabakia behin betiko hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu