Hemendik aurrera Auzitegi Nazionalak eramango ditu orain arte EAEko Auzitegi Nagusiaren esku zeuden Otegiren aurkako auzibideak. "Terrorismoa goraipatzeagatik" abiatuako dira gehienak, eta haien artean daude 2003ko irailaren 20an Arkaitz Otazuaren heriotza dela eta Bilbon egin zen manifestazioarekin zerikusia dutenak, eta iazko azaroaren 14an Donostiako belodromoan Anoetako Proposamena aurkezteko ekitaldiarekin lotutakoak.
Ekimen horiek, eta, oro har, indarrean diren auzi politikoek konponbide prozesua trabatu egiten dutela esan du gaur goizean Otegik Radio Euskadin, eta PSOE iraganean PPrekinadostutako estrategiak indargabetzeko gai ez dela izan azpimarratu du.
"60 lagunetik gora —asko ezker abertzaleko kide historikoak eta gehienak ezker abertzaleko buruzagi politikoak— espetxe eskaera izugarriekin izatea eta etengabe Auztegi Nazionalera joan-etorrian, jende gutiak ulertzen du hori ez dela egungo egoera baretzeko ukendua, eta ez duela errazten aldeen arteko harremanen dinamika bati heltzeko behar den konfiantza giroa", adierazi du Otegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Egoera horren arduradun PSOE egin du zeharka Batasuneko buruak; hain justu, iraganean PPrekin adostutako estrategiak indargabetzeko gai ez izatea leporatu die sozialistei eta haien esku dagoen Espainiako Gobernuari. "Horren guztiaren arduradunak epaiketa horiek abiarazi dituztenak dira, eta haiekin batera nahi ez dutelako edo ezin dutelako —eztabaida hori guri ez zaigu interesatzen— iraganean PPrekin adostu zituzten estrategia guztiak indargabetzeko gai ez direnak", nabarmendu du.
Hala ere, itxaropentsu agertu da Otegi konponbidearen inguruan. Batasunak Anoetako Proposamena egitearen ondorioz, aurreapausoak egin direla adierazi du, besteak beste, eztabaida behar den lekuan, erabakitze eskubidean, kokatzea, eta metodologian —alderdien mahaiaren beharrean, kasu— adostasuna lortzea.
Politika
EAEko Auzitegi Nagusiak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi ditu Otegiren aurkako zenbait auzibide
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak legebiltzarkide kargua galdu duenez, eta, beraz, aforatu izaera, haren aurkako auzibideak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi ditu EAEko Auzitegi Nagusiak. "Terrorismoa goraipatzeagatik" abiatuako auzibideak dira gehienak, eta, besteak beste, iazko azaroaren 14an Batasunak Anoetako Proposamena aurkeztu zueneko ekitaldiagatikoak. Ekimen horiek guztiek eta beste auzi politikoek konponbide prozesua trabatzen dutela adierazi du Otegik. Espainiako Auzitegi Gorenak bera zigortu izanak, '18/98 auziak' eta gainerako epaiketa politikoek balizko konponbide prozesu bati trabak jartzen dizkiotela adierazi du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak, baina, hala ere, itxaropentsu agertu da. Izan ere, Batasunaren Anoetako Porposamenaren ondorioz bide horretan urrats handiak egin direla iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu