ELA sindikatuak joan den astean eskatu zion Auzitegi Nagusiari Gipuzkoako zahar etxeen hitzarmenaren hirugarren artikuluari lotutako kautela neurria. ELAk erran zuen arren hirugarren artikulua «diskriminatzailea eta antisindikala» dela, Auzitegi Nagusiak ez du kautelazko neurria onartu.
Hitzarmena UGTk eta bertze hiru patronalek sinatu zuten. Estatutuz kanpokoa den heinean, sinatu zuten sindikatu eta elkarteetara afiliatuta dauden egoitzetako langileak izanen dira hitzarmenaren bermeak lortuko dituztenak. Hirugarren artikuluak, ordea, bi hilabeteko epea ematen die hitzarmenaren eraginkortasunetik kanpo dauden horiei «indibidualki atxikitzeko». Datorren asteko ostegunean bukatzen da epea.
ELA sindikatua, ordea, ez dago ados autoarekin. Haren erranetan, atxikitze muga datorren astean amaitzeak «langileen errendizioa» bilatzen du. Sindikatuak gehitu du datorren astelehenean aurkeztuko duela hitzarmenaren aurkaratzea, hirugarren artikulua eta bertze hamabost baino gehiago legez kanpokoak direla ebazteko.