Jaurlaritzaren estatutu proposamena

EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu Ibarretxeren Plana eteteko Manos Limpiasen eskaera

Manos Limpias elkarteak Jaurlaritzaren estatutu proposamenaren kontra aurkeztutako helegitea ez du onartu EAEko Auzitegi Nagusiak; ondorioz, egitasmo horrek aurrera jarraituko du. Izan ere, Manos Limpiasek Eusko Legebiltzarrak iragan urrian 25ean estatutu berria tramitatzen hasteko baimena ematen zuen erabakiaren aurka aurkeztu zuen helegitea, eta akordio hori bertan behera uzteko eskatu zion EAEko Auzitegi Nagusiari. Epaitegi horrek, ordea, ez du ikusi Manos Limpiasen eskaera betetzeko arrazoirik. Manos Limpias elkartea eskuin muturrarekin lotu izan duten hainbatetan.

2003ko abenduaren 17a
17:12
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiko Kontentzioso-administratiboko aretoaren arabera, Manos Limpiasek aurkeztutako helegitean ez dira zehazten Jaurlaritzaren estatutu proposamenak aurrera jarraitzen badu elkarte horrek kalterik jasango duenetz. Horregatik erabaki du eskaera atzera botatzea.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak alegazio bat aurkeztu zuten auzitegi horretan bertan, hain zuzen ere, Manos Limpiasen inpugnazioa tramitera onar ez zezaten. Jaurlaritzaren eskaera ere atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.