Manos Limpiasek Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eta Javier Balzaren Barne sailburuaren aurka jarritako kereila baztertu du EAEko Auzitegi Nagusiko Zibil eta Zigor Aretoak.
Manos Limpias elkarteak abuztuaren 4an jarri zuen salaketa Ibarretxeren eta Balzaren aurka, "legez kanpoko bi erabaki eman eta indarrean jartzeagatik". Erabaki horiek maiatzaren 28an Kontsulta Legea Legebiltzarrera bidaltzea eta kontsultarentzako aurrekontu zati bat bideratzea dira. Lehenengo kasuan eskuduntzen usurpatzea eta prebarikazio delituak zeudela uste zuen Manos Limpias-ek. Bigarren erabakian, berriz, Eusko Jaurlaritzak funtsak bidegabeki erabili dituela uste du elkarte horrek. EAEko Auzitegi Gorenak, ordea, ez du hala uste.
EAEko Auzitegi Nagusiak Ibarretxeren aurkako kereila ez du aintzat hartu
Manos Limpias elkarteak Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eta Javier Balza Barne sailburuaren aurka Kontsulta Legearen harira jarritako salaketa baztertu du EAEko Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu