EAEko Auzitegi Nagusiak Ibarretxeren kontrako epaiketatik kanpo utzi ditu Ruiz Piñeiro, Garcia eta Bolado epaileak

Auzian "modu erabakigarrian" parte hartu leporatu die. Epaile berriak izendatu beharko dituzte.

2008ko maiatzaren 21a
13:38
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiak Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren, Rodolfo Ares PSE-EEko zuzendaritzakidearen, eta Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Juan Joxe Petrikorena, Olatz Dañobeitia eta Rufi Etxeberria Batasuneko kideen kontrako epaiketatik kanpo utzi ditu Fernando Ruiz Piñeiro, Antonio Garcia eta Nekane Bolado auzitegi bereko epaileak. Beraz, ahozko epaiketa egin ahal izateko, epaile berriak izendatu beharko ditu.

Ruiz Piñeiro da EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea eta Garcia Auzitegiko Zibil eta Zigor aretoko epailea.

Eusko Jaurlaritzak Ruiz Piñeiro eta Garcia errefusatu egin zituen, eta Ermuko Foroak Bolado. Batasunekoen defentsak, berriz, hirurak. EAEko Auzitegi Nagusiaren ustez, hiru epaileek auzian "modu erabakigarrian" parte hartu dute eta epaiketa "baldintzatu" zezaketelako utzi ditu hortik at.

Auzitegi Nagusiko 77ko sala bereziak hartu du errefusatzeei buruzko erabakia, eta Juan Luis Ibarra, Manuel Diaz de Rabago, Luis Javier Murgoitio Estefania, Anton Subinas, Juan Carlos Benito-Butron Otxoa eta Jose Antonio Gonzalez Saizek osatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.