Politika

EAEko Auzitegi Nagusiak tramitera onartu ditu PSE eta Batasunaren aurka jarritako kereila eta salaketa

EAEko Auzitegi Nagusian kereila jarri zuen Ermuko Foroak PSE-EE eta Batasuna bileran parte hartu zuten kideen aurka: Patxi Lopez, Rodolfo Ares, Arnaldo Otegi, Olatz Dañobeitia eta Rufi Etxeberriaren kontra. Auzitegiak tramitera onartu du gaur Ermuko Foroak jarritako kereila eta baita PPk jarritako salaketa ere.

2006ko azaroaren 3a
12:13
Entzun
Batasuneko mahaikideei egozten die desobedientzia delitua egitea Espainiako Auzitegi Gorenak Batasuna baliogabetu arren, hura ordezkatuko balu moduan bileran parte hartzeagatik. Eta PSE-EEkoei egozten die desobedientza delitu hori egiteko beharrezko kolaboratzaile izatea.

EAEKo Auzitegi Nagusiak autoaren berri eman die Espainiako Ministeritza Fiskalari, Ermuko Fororari eta PPri. Auto horretan zehazten da tramitera onartu dituela bost politikarien aurkako kereila eta salaketa "ustezko desobendientzia delitu" batengatik.

Hala ere, EAEko Auzitegi Nagusiak jakinarazi du ebazpen osoa ez dela plazaratuko alde guztiei erabakiaren berri eman arte. Auzitegi epialeen gehiengoarekin hartu da erabakia, hala ere, bi boto partikular egon dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.