'Orain herria. Orain bakea' ekarpenaren aurkezpen ekitaldia

EAEko Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du Ermuko Foroak Otegiren, Elorzaren eta Balzaren kontra jarritako kereila

Batasunak =i Orain herria. Orain bakea =i ekarpena Donostiako Anoeta belodromoan aurkeztu zuenean, kereila jarri zuen Ermuko Foroak Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegi, Donostiako alkate Odon Elorza eta Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Javier Balzaren aurka. Kereila hori tramitera onartzea erabaki du orain EAEko Auzitegi Nagusiak.

2005eko apirilaren 20a
15:10
Entzun
Batasuna legez kanpo egon arren ekitaldia egiten utzi zietelako jarri zuen kereila Ermuko Foroak. Elorzari Udalaren lokal bat uztea egozten diete, eta Balzari, berriz, Ertzaintzak esku hartu ez izana. Bestalde, ekitaldi hartan "Terrorismoa goratzea" leporatzen diote Otegiri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.